XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BERRIAK. NEKAZARITZA AN ETA EMEN

Piñuaren gaitza neguan azaltzen da nabarmen: edozein adarretan zorro zuri bat xomorroz betea.

Gaitz ori zenbateraiño dagoen zabaldua jakiteko auxe besterik ez dizut esango: Espaiñian 5 milloi hektarea omen daude piñudi eta oietatik 2 milloi baiño gehiago gaitz orrek joak.

Gaitzaren kontra egiñahalak egin dituzte zenbait tokitan, baiña ez du izan behar errexa galtzen.

Xomorroak bere bizitzan bi aldi zeharo desperdiñak ditu eta behin batera eta behin bestera egin behar zaio kontra, eta galtzen saiatu.

Lehenengo aldia, xomorroa oraindik txikia danean, zentimetro bat baiño motzago bakoitza, eta oraindik zorioneko zorro zuri oiek egin ez dituenean.

Orduan hektareako 20 kilo auts D.D.T. % 10ean urari nahastuak abiotik behera botatzen dira piñudiaren gaiñera.

Tratamendu au egitea merezi du piñudian hektareako 50 zorro baiño gehiago azaldu badira.

Bigarren sistema, xomorroa azi eta zorro zuri oietan sartuta dagoenenean egiteko da.

Guraize kerten luze batzuekin, lurretik iritxi ditezkeen zorro zuri guztiak moztu egiten dira adarraren ondotik.

Gero pillatu, su eman eta erre.

Lurretik ezin iritxi ditezkeen zorroak berriz, tiroz jo eta txikitu amarreko perdigoiarekin.

Gaitza ugaldua dagoen tokian sistema au garestitxo irteten omen da, galtzen ditu orratik xomorroak, erdiz erdi jo ezkero.

Garesti edo merke primerako sistema iduritzen zait.

Gazteak ehizean ikasiko badu, tira beharra dauka, entrenatu beharra, eta erreketa franko egiten dute zenbait igandetan, ehiztari gai oiek, tomate poteari tiraka ere.

Gure lurretan txori gutxi dago baiña eskopeta asko.

Auzoko mutillek, jostatzea alde, gure piñudiko zorro zuri guztiak, tiroz jo eta porrokatuko balituzte, ez litzaiguke gaizki etorriko.

Or dago ba sistema.

Erakutsi egin behar auzokoei.

FIMA / 74

Aurten ere izango da Zaragozan nekazaritzako makineriaren erakusketa.

Makina batek zer egin dezakeen eta nola jakiteko modurik onena, makina ori lanean ikustea da.

Zaragozako feria ortan, an egongo dira makinak geldi, baiña antolatzailleek lanean ikusteko egoera ere ipiñi dute: La Alfraca baserrian, Alfajarin errian, apirillaren 6an, larunbatez baratza lanerako makinak soroan lanean ariko dira.

Ain zuzen baratzako lanak makinaz nola egin ditezkeen ikasteko itzaldiak egun ortakoxe bukatuko baitira, egun egokia aukeratu dute.

Aurreko urteetan ere, makinak lanean ikuste ortara, joan izan da jendea franko; ihazkoan 10.000 baiño gehiago ba omen ziren La Alfranca baserri ortan.

Badakizue ba, baratzelariok, makinarik behar baduzue noiz eta nora joan.

ERREMOLATXA ETA AZUKREA

Joan den otsaillaren 21ean azukretarako erremolatxa egiten duten nekazariak bildu ziren Madriden.

Batzarre ortan toneladako 250 peztako prima gobernuari eskatzea erabaki zen, eta ongarri, azi eta makineriak erosteko laguntzak.

Erremolatxa ori ez dute nahi duten prezioan saltzen, gobernuak ezarrita daukan salneurrian baizik; azken urteotan, ordea, ez duela lanaren din ematen eta askok utzi egin diote erremolatxa ereiteari.

Azkenengo erremolatxa uzta txikiegia izan da Espaiñian behar den ainbat azukre egiteko eta 40.000 tonelada kanpotik ekarri beharko dira, 3.200 milloi pagatuta.

Bestalde, beste nazioetan ere, ez da senti sobranterik nahi aiña azukre osatu eziña izango ote den dira bildur.

Beraz bidezkoa dirudi erremolatxa egiten dutenei errextasunak ematea... ahoa gozatu nahi badugu.

NARANJAK

Berandutxo bederen naranjen merkatuan eskua sartzea erabaki du FORPPAk, eta 60 milloi ortarako jarri.

Aspaldiko urteetan izan duen salmentarik txarrena ba omen darabilki aurten naranjak; konpetentzi egiten diote nonbait beste zenbait naziok.

Floridakoek, esate baterako, Eskandinabiako merkatua bereganatu ondoren sortaldeko errietan sartzen ari dira egiñahalean eta ihaz baiño 30 % gehiago salduko omen dute aurten.

Espaiñiakoei berriz, Inglaterra Europako merkatu batuan sartzeak, erosle berriak billatu beharra ekarri die.

EUROPARA BEGIRA

Europako merkatu batuko nazioetan, 1974-75 urterako nekazarien jeneroei prezioak erabakitzea gerorako utzi dute.

Ikusten danez kontuz dabiltza, ministro guztiak ez baitira iritzi berekoak.

Batzuek 7,5 % igotzea nahikoa dela diote; beste batzuek 12 % beharrezkoa jotzen dute, eta badira, Frantzia esate baterako, 20 % igo nahi dituztenak.

Dena dela erabakitzen dutena, kontuz eta ondorioak nozituko dituenaren iritzia aintzakotzat artuz, ari dira gauzak egiten.

Espaiñian ez zen izan oinbeste kopla gauzak erabakitzeko, 6,25 % gehienaz ere garestitu ditezkeela ordena eman eta kitto.

Gaiñera Europan 12 edo 20 nekazarien jeneroak igo nahi dituzten nazio oietan, lehen ere baserritarrak eta kaleko langilleak emen baiño irabazpide eta jornal berdintsuagoak dauzkate.

Bi milloi hektarea gaitz orrek joak.